Epe luzea kontuan hartzen du, eta, beraz, etorkizunerako prestatzen da.
Proiektu zuzena eta ingurumena errespetatzen duena eraiki nahi du, Gipuzkoako gizartearentzako erreferentzia bat.
Aurrea hartzeko eta adi egoteko jarrerak garatzen ditu.
Solidarioa eta arduratsua da oraingo eta etorkizuneko belaunaldiekin.
Gipuzkoaren etorkizuna epe luzeko estrategien bidez bermatu nahi du, gure lurraldea jakintza globalaren gizartean eta garapen jasangarriko eredu batean ondo kokatzeko.
Partaidetza
Gune instituzionalak eta sozialak antolatzen ditu parte-hartze prozesu zabala eta deszentralizatua sustatzeko.
Lankidetza publikoa eta pribatua bultzatzen du.
Guztiz gardena izan nahi du.
Sarean dagoen Gipuzkoa baten alde apustu egiten du, gizarte-eragile, herri eta eskualde guztiek proiektu berean lan egingo duten Gipuzkoa baten alde.
Organismo, erakunde eta pertsona interesatu guztiekin egiaztatutako prozesua izan nahi du.
Gobernantza
Erakundeen babesa du prozesuak, eta Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritza eta parte-hartze handiena duen organoaren laguntza zuzena du, Gipuzkoako Batzar Nagusiena.
Gipuzkoaren gobernagarritasuna hobetzeko lan egiten du, gizarteko indar guztiei laguntzeko aukera ematen dien partaidetza-eredu baten bidez. Gainera, sektore publiko eta pribatuen eguneroko zereginean lidergo partekatuak sustatzen ditu.
Koherentea, arduratsua eta gardena izan nahi du, eta, aldi berean, herritar guztiei ematen die kudeaketaren berri.
Elkarrizketa-bide irekiak ezartzen ditu, Gipuzkoako errealitatera egokituak, denon artean defini dezagun zer izan nahi dugun, pausoz paso.
Gobernu-eredu aurreratua eta irekia sustatzen du, aldaketetara egokitzen ikasiko duena.
Jakintza gehitzen du
Ezagutza politiko, tekniko, sozial eta aditu aurreratua du.
Bere joera propioak eta nazioartekoak aztertzen ditu.
Esperientzia berritzaileetatik ikasten du eta herrialde aurreratuenen artean erreferentziak bilatzen ditu hausnarketa estrategikoa parlamentuko erakundeetan eta organo exekutiboetan txertatzeko.
G+20 desberdina da...
epe luzeko ikuspegia sartzen die politika publikoei.
prozesu argia eta parte-hartzailea da, eta lankidetza publiko eta pribatua sustatzen ditu.
gure lurraldeko gobernagarritasuna hobetzen du.
jakintza espezializatu aurreratuena gehitzen du, eta nazioarteko joerak aztertzen ditu.
Beste herrialdeetako esperientziak bilatu eta hauengandik ikasten duelako.
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa