G+20 prozesuaren helburua da Gipuzkoarentzako etorkizuneko ikuspegi bat eratzea. Foru Aldundian bertan, eta baita Gipuzkoaren sare sozial eta ekonomikoan ere, dinamika positibo bat jotzeko balioko duen epe luzeko estrategia bat, instituzio-sarea barne.
G+20 prozesua gainerakoetatik desberdina da, honako hauek baititu ardatz: Lurraldearentzat 20 urteko epeari begira ikusten diren erronka estrategikoei buruzko hausnarketa sistematikoa egitea aldian-aldian, eta erronka horiei aurre egitera bideratutako ekintza politiko eta sozialetarako proposamenak identifikatzea. Etorkizun zabala du, talde-hausnarketarako egokia. Hausnarketaren eta plangintzaren etorkizuna, beraz, Gipuzkoa 2010-2030 izango da. Aukera ezin hobea Gipuzkoako ondorengo belaunaldiei ondare kontziente eta arduratsua uzteko.
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa