Bulegoaren ataria erraz erabiltzeko politika "Gipuzkoa G+20 Estrategia" Web gune honetan konpromiso sendoa hartu dugu bai erraz erabiltzeko moduko web gunea eratzeko, bai bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienei iritsarazteko, ezgaitasunik izan zein ez. Horretarako, W3Ck ezarritako teknologia estandarrak erabili ditugu, eta erabilerraztasun-arauei jarraitu diegu WCAG 1.0 .
Web gunea erabiltzeko arazoren bat baduzu edo gai horri buruzko oharren bat edo iradokizunen bat egin nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Web gunearen harremanetarako formularioa erabil dezakezu horretarako.
"Gipuzkoa G+20 Estrategia" web guneak ez du letra-tipo bakarra erabiltzen; aitzitik, hainbat tamainatako letra-tipoak ezarri ditu, nork bere beharrizanen arabera molda ditzan. Hala, letren tamaina handitu edo txikitu dezake erabiltzaileak berak, nabigatzailearen aukerak baliatuz.
Web gune honetako orrialde guztietatik irits zaitezke hasierako orrialdera, orrien ezkerraldeko goialdean ageri den "Gipuzkoa G+20 Estrategia" logotipoan klik eginda.
"Gipuzkoa G+20 Estrategia" web guneko orrialdeetan nabigatzeko, bide bat ezarri dugu. Hor agertuko zaizkizu dagoeneko ikusi dituzun orrialdeak, baita unean uneko orrialdean ikusgai duzun informazioa jasotzen duten gainerako orrialdeak ere. Hartara, ikusten ari zaren edukia web guneko informazio-egitura orokorrean zehatz-mehatz non kokatzen den jakin dezakezu.
Orobat, teklatu-bidezko zenbait lasterbide ere ezarri ditugu, web guneko esteka ohikoenetara arin-arin jo ahal izateko.
Laster-teklen bidez nabigatzeko eta edukietara jotzeko aukera izango duzu. Laster-teklez baliatzeko, tekla-konbinazio hauek erabili behar dituzu, ordenagailuak duen sistema eragilearen arabera:
Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla, Firefox: ALT + teklatuaren laster-tekla. Internet Explorer 5etik gorako bertsioak: ALT + teklatuaren laster-tekla + ENTER. Opera: Maiuskula + Esc (laster-teklak aktibatzeko) MacOs: KONTROL + teklatuko laster-tekla
Laster-tekla hauek ditu web guneak:
Testu soileko edo ahotsezko nabigatzaileak (pantaila-irakurgailuak) darabiltzatenek zuzenean egin dezakete jauzi bai nabigazio-menura, bai orri bakoitzeko edukira, orri guztien hasieran dauden “Jo menu nagusira” eta “Jo edukira” esteken bidez. Halaber, 1 eta 2 laster-teklak ere erabil ditzakete baterako eta besterako, hurrenez hurren.
Testu soileko nabigatzaileetan eta pantaila-irakurleetan nabigatzen laguntzeko, esteka bereziak ezarri ditugu. Bai Netscape 6 eta Opera 7 nabigatzaileek bai Mozillan oinarritutako nabigatzaileen familiak nabigatzeko barra osagarria dute, eta honako esteka hauek erabil ditzakegu barra horren bidez:
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa