Recuerda que es necesario iniciar sesión en el área de participante para enviar ideas. Si no estás registrado/a, puedes hacerlo desde el formulario de registro.
Buscador de ideas
Temas:
Comarcas:
Fechas:
Agur t'erdi;
Duela aste batzuk Frantziako TV5 telebistak Frantziako Gobernuak eskaintzen duen bizitzako bigarren aukerari buruzko telebista saio bat aman zuen.
Aipatuko bizitzako bigarren aukera plana duela 40 urte sortu izan zen bere helburua honako hau delarik: goi mailako ikasketak burutu ezean, edo ikasketak buru arren lanbide merkatuan aukera urriak izan dutenei bizitza modu berri baten garatzeko aukera berri bat eskaini.
Aipatutako egoera uste baino maizago ematen da, horretaz jabetzeko industri lantegiak bisitatzea besterik ez dago. Esate baterako, bestak beste, fundizio lanetan aritzen diren peritu agronomoak, idazkaritza lanetan ari diren abokatuak, edo bi unibertsitate tituludunak muntai kateetan lanean ari diren gazteak neronek ere ezagutzen ditut.
TV5eko telebistaren aipatuko saioak nerau gaztetan Frantzian ikasten ari nintzeneko esperientziak gogorarazi egin zidaten, Arrasateko Eskola Politeknikoaren bitartez Frantziako Gobernuaren dirulaguntza lortu eta bertan ikasten aritu izan bainintzen.
Izan ere, Nantes hiriko Goi Eskolan nengoela Frantziako Gobernuak eskaintzen duen bizitzako bigarren aukerako onuradunak ezagutu bainituen. Garai hartan, laguntza programa honako pertsona mota hauei zuzentzen zitzaien:
- Diru nahikorik ezean Unibertsitatean aritzeko aukerarik izan ez zutenei.
- Diru izan edo ez, gaztetan petral-xamar ibili ondoren lan alorreko bizitza alperrik galdu izan zutenei.
- Unibertsitateko ikasketak buru ondoren arrakasta izan ez zutenei, aukeratutako ikasketen profilak arrakastarik ez zuelako.
- Hasiera batez, nahiz hau edo bestea ikasi arren, bizitzan zehar beste lanbide edo zaletasun garatutako pertsonei.
Pertsona horien guztien egoeretaz jabetuta Frantziako Gobernuak "bizitzako bigarren aukera" deritzon programa indarrean zeukan, eta dauka oraindik ere. Programaren ezaugarri nagusiak honako hauek direlarik:
- "Bizitzako bigarren aukera" programan sartzeko burutu behar diren ikastaroak egin eta hari atxikitako azterketatan ondorio onak izan.
- Frantziako Gobernuak ezarritako ikasketa-begirale baten kudeaketa.
- Programaren partaide direnentzat Frantziako Unibertsitateetako matrikuletatik 5% gordetzen da.
- Ikasleak aurretik bere lantegian jasotzen zuen soldata berbera eskuratzen zuen, Frantziako Gobernuak ordainduta.
Jakina, aipatuko programan parte hartzen dutenek pertsona heldua izaten dira (35 urte eta 45 urte bitartekoak, gehienetan) eta ikastean izugarrizko lana egiten dute. Horretarako zergatiak honako hauek dira:
- Pertsona helduak izaki lanbide jakintza maila dezente handia zutelako.
- Motibazio handiko jendea da, bizitzan bigarren aukera izateko premia baitzeukaten.
- Maiz gertatzen da aita-amaren ikasketak famili osoaren "bizitzako proiektua" bihurtzea, denontzat nabaria baitzitzaie etorkizunean lanbide berri bati esker familiaren bizi-baldintzak hobetu daitezkelako.
- Azkenik, Frantziako Gobernuak ezarritako ikasketa-begiralearen gidaritzak ikaslearen ondorioetan eragin handia izaten du.
Zuzenezko onuradunez gai, zalantzarik gabe, Frantziako Estatua, Gizartea eta Enpresak ere programaren onuradunak suertatzen dira. Izan ere, eskarmentu eta motibazio handiko pertsonak lortzen baitituzte eta, ondorioz, eskabide handiko ekonomia ihardunetara laster bideratzeko moduko pertsonak eskuratu.
Hori guztian kontutan izanik, nire uste apalean, bai Gipuzkoan eta Euskadik, orokorrean gure herriak, gizarte nahiz ekonomian mailan aurrez aurre dituen erronkei erantzuteko, bai eta pertsona askoren etorkizuna ber-bideratzeak "bitzako bigarren aukera" halako programa baten ahalbideratze aztertzera mereziko luke. Horretaz gain, zeresanik ez, krisialdi egoera honetan halako programa baten errentagarritasuna izugarria izan daiteke, bai gizarte mailan, nahiz politika eta ekonomia mailatan ere. Zer esanik, orain eta gero, Gipuzkoa + 20 egitamurako abia puntu interesgarria izan daitekeelakoan nago.
Kooperatiba munduan sortua naizenez, ia ia segurutzak jotzen dut On Jose Maria Arizmendiarrieta bizirik balego "bizitzaren bigarren aukera" Gipuakoa+20 izaneko egitamuan halako ekintza baten defendatzaile sutsua izango litzatekeela, formakuntzaren eta gizakiaren aldeko egin beharreko ahalegina beti baitzeukan gogoan.
Aitor Orobengoa Ortubai
ISEA S. Coop.
Polo de Innovación Garaia, Goiru kalea 7.
Mondragón Corporación Cooperativa.
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Telefonoa: 605.777.491
Recuerda que es necesario iniciar sesión en el área de participantes para realizar comentarios. Si no estás registrado/a, puedes hacerlo desde el formulario de registro .
2008 l Oficina Estratégica de Gipuzkoa. Primer Teniente de Diputado General - Información legal