G+20 prozesuaren I. fasearen bidez, guztion etorkizuna prestatzeko bideari ekingo diogu.
G+20 prozesuaren I. fasea hasteko, Estrategia Bulegoak hiru lan-dokumentu sortu ditu:
Gipuzkoaren diagnostikoa, 2008
Dokumentu horren helburua da Gipuzkoaren egungo erradiografia bat egitea (eskualdeetako errealitateak barnean hartuta). Denboran atzera ahalik eta gehien egiten saiatu gara, gure lurraldearen bilakaera ikusteko eta aztertzeko. Funtsezko indarguneak eta ahuleziak aurkitzea da asmoa, horiek ezagutzea ezinbestekoa baita jakiteko etorkizunean zer erronka izango ditugun aurrez aurre.
Gure asmoa ez da izan Gipuzkoa sektorialki aztertzen duten txosten eta dokumentuen orriak eta orriak pilatzea; aitzitik, dokumentu "arin" bat nahi genuen, eta horretarako, etorkizunean giltzarri izan daitezkeen arloetan oinarritu gara. Diagnostikoa egiteko, funtsezko 63 gune aukeratu dira, bost eremu estrategikotan banatutakoak. Faktore horiek kontuan hartuta, Gipuzkoaren argazki ahalik eta osoena egiten saiatu gara. Dokumentu hori urtero eguneratuko da.
Kanpoko joerak aztertzea
Dokumentu hau kanpoko egoeraren azterketa bat da; gure inguruan gertatzen dena jakin nahi dugu. Etorkizunean mundua mugituko duten joerak zein diren ikusi nahi dugu. Ezin da gure lurraldearen etorkizuna prestatu, baldin eta Gipuzkoatik kanpoko epe luzerako joera orokorren eta sektorialen etorkizuneko ikuspegirik ez badugu. Aztertutako arloetan lurralde honetan izango diren egoerei buruzko lehen ikuspegia eskaintzen du dokumentu honek. Beharrezkoa da gure etorkizunean eragin dezaketen kanpoko mehatxuak eta aukerak ezagutzea, aurrea hartu ahal izateko.
Etorkizunerako mezuak eta galderak
Laburpen-dokumentu honetan jasotako mezuak eta galderak dokumentu hauetan oinarritzen dira: Gipuzkoaren Diagnostikoa 2008 eta Kanpoko Joeren Azterketa. Bi dokumentu horiek biltzen dituzten azterketa- eta informazio-elementuetatik erabakigarrienak aukeratu ditugu, hau da, Gipuzkoaren etorkizuna baldintzatuko dutenak.
Gure asmoa ez da eztabaida baldintzatzea. Elementu horietatik ateratzen diren mezu eta galdera irekiak hausnartzeko proposamenak dira. Horiek abiapuntutzat hartuta, eta parte-hartzean, eztabaidan eta adostasunean oinarrituta, Gipuzkoaren etorkizunerako erronkak zein diren ikusi eta identifikatuko ditugu. Dokumentu irekia da.
Dokumentu horiek G+20 prozesuaren esparruan parte hartzeko sortu diren gune eta organo hauetan aurkezten dira:
Lan-dokumentu horien bidez, Gipuzkoak etorkizunean aurrez aurre izango dituen erronkak identifikatzen saiatuko gara. I. fasearen amaieran, I. dokumentua ("Gipuzkoaren Diagnostiko Estrategikoa") argitaratuko da. Ondoren, II. fasean, identifikatutako erronkei buruzko gogoeta sakonagoa egingo da, eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak aukeratuko dira.
I. faseko dokumentuak
Dokumentu nagusia
I. DOKUMENTUA: "GIPUZKOAKO DIAGNOSTIKO ESTRATEGIKOA"
PDF formatua - 3,1 MB1 dokumentua lantzeko lan koadernoa
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa