Etorkizunerako aurreikusten diren erronka nagusiak identifikatu direnean eta 2030erako agertoki zehatz baten alde apustu egiten denean, nahi dugun norabidean jarraitzeko hartu beharreko bideak identifikatzen, antolatzen eta azaltzen saiatuko gara. Hori da lurraldeko Etorkizuneko Estrategiaren zeregina.
Dokumentuaren osagai nagusia estrategia proiektuak/programak izango dira. Haiek adieraziko dute jarraitu beharreko bidea. Haiei jarraituz gero, adostutako ikuspegiekin eta helburuekin jarraitzeko aukera izango dugu. Dokumentu horretan zehaztuko da Estrategiaren segimendu- eta kontrol-sistema ere.
Fase horrek bide emango dio "Gure etorkizuna elkarrekin eraikiz" dokumentuari.
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa