Gipuzkoaren datozen 20 urteetarako eginkizun estrategikoak identifikatzen eta 2030eko Gipuzkoarako egoera hipotetiko batdeskribatzen.
I. faseko azken dokumentutik (“Diagnostiko estrategikoa”) abiatu eta nazioarteko joerak aintzat hartuta (webgune honetan eskura diren I. Faseko beste lan-dokumentu batzuekin batera), “Gipuzkoa 2030eko etorkizuneko egoerak eta funtsezko eginkizunak” dokumentua —G+20 prozesuko II. faseko emaitza izango dena— lantzen ari gara.
Dokumentu hori alderatzeko eta hari eginiko ekarpenak biltzeko, Etorkizunerako Foroen Sareko ekintzaileen laguntza jaso du Gipuzkoako Estrategia Bulegoak; hauena, alegia: Etorkizuneko Batzordearena, Koordinazio Estrategikorako Taldearena, G+20 Batzordearena, eskualdeetako agentziena, unibertsitate, ikastetxe, institutu eta abarrena. Horietako bakoitzaren beharrizanen araberako partaidetza-dinamika ezarri da harremanetarako.
Horrekin batera, desafioen identifikazioari eta etorkizunerako nahi diren egoeren hautaketari buruz lortzen ari diren emaitzak aintzat hartuta, Gipuzkoarentzako proiektu eta programa estrategikoak taxutzen hasi gara, hurrengo estrategia-fasearen, hots, III. Fasearen, lanak prestatuz. III. Fasea 2010eko urtarrilean hasiko da.
Hurrengo urratsak
"Gipuzkoa 2030eko etorkizuneko egoerak eta funtsezko eginkizunak" dokumentuaren azken erredakzioa eta estrategiaren III. fasearen aurreko lanei ekitea.
Dokumentuak
Album de fotos de la jornada de Arantzazu del 24 de Septiembre
PDF formatua - 6MBBorrador final-Estrategia de Gipuzkoa 2020-2030
PDF formatua - 2MBGipuzkoa 2020-2030 Estrategia
PDF formatua - 2MBUztailak 1a, osteguna-Egitaraua
PDF formatua - 120kB
0 fasea. G+20ren oinarriak jartzea: G+20ren diseinu-fasea
G+20ren diseinua eta aurkezpena. 2008ko maiatza – 2008ko azaroa
Parte hartzeko eta ikuspegiak partekatzeko organoak eta guneak konfiguratzea. 2008ko iraila – 2009ko martxoa
I. fasea: Gipuzkoa eta inguruak ezagutzea
Lan-dokumentuak egitea. 2008ko urria – 2009ko otsaila
Lan-dokumentuak aurkeztea, egiaztatzea eta baliozkotzea, parte-hartze organoetan/guneetan. 2009ko martxoa – 2009ko maiatza.
II. fasea: erronkei izena jartzea eta etorkizuneko Gipuzkoa marraztea
III. fasea: erronka onartzea eta etorkizuna prestatzea
Dokumentuak
Gipuzkoa 2020-2030 Estrategia-Laburpen Exekutiboa
PDF formatua - 281kBGipuzkoa 2030 erronka-eszenatokiaren oinarriak
PDF formatua - 2MBGipuzkoako Diagnostiko Estrategikoa
PDF formatua - 3MB
2008 l Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Lehen Diputatu Nagusiordea - Lege-informazioa